Udal Gardentasuna
Zintzotasuna eta gardentasuna dira Getxoko Udalaren 2012-2015 Legealdiko Planaren oinarrizko baloreetako bi; balore horiek garatzeko konpromisoa dugu, getxotarren bizi-kalitatea hobetzeko bidean aurrerapausoak ematen jarraitzeko helburuarekin.
Balore horiek aplikatzeko, bada, Getxoko Udalaren benetako funtzionamenduaren argazki zabal bat erakusten duten hainbat eduki jartzen digu Getxoko herritarren eskura, bost arlo handitan banatuta.
Modu sinple eta zuzen batean, eta gardentasunez jokatuz, Udalaren kudeaketaren errealitatea ezagutzeko beharrezko informazioa ematea da helburua; betiere, etengabeko hobekuntzarekiko Udalak duen konpromisoa ahaztu gabe, baita jardun-eremu honetan ere.
Imanol Landa
Getxoko alkatea
Udalen Gardentasun Ataria
Orri hau 2008az geroztik Nazioarteko Gardentasunerako Erakundeak egindako Udalen Gardentasun-Indizean (UGI) oinarritzen da.
Indize hau tresna baliagarria da udalek herritarren aurrean duten gardentasun-maila 80 aldagai baino gehiagoko multzo baten bitartez neurtzeko.
Emaitzak:
- Getxoko Udalaren puntuazioa sei Gardentasun-Arloetan (PDF / 11 Kb)
- Sei Gardentasun-Arloen sailkapena (PDF / 84 Kb)
- Balorazio Orokorraren sailkapena (PDF / 24 Kb)
Udalen Gardentasun-Indizea
- Udal-korporazioari buruzko informazioa
- Herritarrekiko eta gizartearekiko harremanak
- Gardentasun ekonomikoa eta finantza-gardentasuna
- Zerbitzuen kontratazioen gardentasuna
- Hirigintza eta Obra Publikoen arloetako gardentasuna
- Gardentasun lege berriaren adierazleak