2026/10/22
Larunbat honetan, urriak 24, 19:30etik 20:30era, “Foru Bizia” antzerki ikuskizun ibiltaria egingo da Areetan Bizkaiko Foru berriagatik. Hori dela eta, trafiko-etenak egingo dira 15:30etik 20:30era Areeta etorbidean, Bizkaia Zubiaren parean, eta Kale Nagusian. Kalejiraren ibilbidea hau izango da: Bizkaia Zubia > Kale Nagusia > Areetako Geltoki Plaza > Ibaiondo > Santa Eugenia Plaza.
Zirkulazioa bere onera etorriko da desfileak aurrera egin ahala.