2026/10/20

Datorren igandean, azaroak 1, Domu Santu edo Santu Guztien Eguna izango dela eta, udal-hilerriak bisita-ordutegia luzatuko du eta Udaltzaingoak barrurako sarbidea kontrolatuko du.
Horrela, urriaren 26tik (astelehena) hilaren 30era arte (ostirala), ordutegia 07:15etik 20:00etara izango da, etenik gabe. Larunbatean, urriak 31, eta igandean, azaroak 1, ordutegia 08:00etatik 20:00etara izango da. Astelehenean, azaroak 2, ohiko ordutegia izango da berriro, hau da, 09:00etatik 18:00etara.
Udaltzaingoak aparkatzeko lekuak jarriko ditu eta kanpoko zirkulazioa kontrolatuko du. Beharrezkoa izanez gero, norabide bakarreko zirkuitua ezarriko da Bostgarrena kalean.