2026/10/8
Datorren azaroaren 29an Gorte Nagusietarako Hauteskundeak izango direnez, 2026ko irailaren 1ean itxitako Hautesle-Errolda urriaren 12tik 19ra arte (biak barne) egongo da jendearen kontsultarako, erreklamazioak onartze aldera.
Errolda hori astelehenetik ostiralera lanegunetan kontsultatu ahal izango da, 08:00etatik 14:00etara, bai Estatistika Unitatean (Foru kalea, 1), bai Herritarrentzako Arreta Bulegoetan (Torrene kalea, 3-Algortan eta Mesedeetako kalea, 13-Areetan).
Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua eskatzea.
Gogoan hauxe dela erreklamazioak egiteko unea.