2026/10/1

Datorren astelehenean, urriak 5, Algortako Gaztelumendi eta Elorri kaleak asfaltatzeko fresaketa lanak hastea aurreikusten da.
Trafikoan ahalik eta eragin txikien izateko, kale horietako zirkulazioa eten egingo da, eta garajeetara doazen ibilgailuei bakarrik utziko zaie pasatzen. Gainerako ibilgailuak beste kale batzuetatik ibili ahal izango dira, Gaztelumendi eta Elorri kaleetatik igaro beharrik gabe.
Astelehenetik, urriaren 5etik aurrera hurrengo tokietan aparkatzeko guneak libre utzi beharko dira: Elorri kalean Kasunetik Ollarretxera eta Gaztelumendi kalean Redentorretik Bidebarrira.
Aurreikuspenen arabera, lanak datorren astean zehar egingo dituzte, eguraldiak horretarako aukera ematen badu.
Mesedez, adi egon horri lotuta jarritako seinaleei.