2026/9/25

Datorren astelehenean, irailak 28, hasiko dira Gaztelueta biltegitik eta datorren edateko uraren hornidura banatzeko lehen mailako sarea berritzeko lanak, Luis López Oses kalean.
Zenbait hodi-zati berrituko dira, konexio-puntu batzuk aldatuko dira eta Errekagane kalean ibaia gurutzatzen duen zubian argiteria-sarea berrezartzeko lanak ere egingo dira. Horrez gain, saneamendu-sarearen komunikaziorako edo konponketa puntualetarako udal-sareak berriztatuko dira. Lan horiek 16 aste irautea aurreikusita dago eta horietarako aurrekontua, 529.000 eurokoa da.
Inguruko zirkulazioan eragina izan dezakete; beraz, lanak dauden espaloietatik igarotzean, ibilgailuei eta oinezkoei arreta jartzea eskatzen zaie.