2026/9/8
IRAGARKIA
Zinpekoen Epaimahaiari buruzko maiatzaren 22ko 5/1995 Lege Organikoaren 13.2 artikulua betez, EPAIMAHAIETARAKO bi urtez (2027 - 2028 urteak) behingo HAUTAGAIEN zerrenda egiteko ZOZKETA dela-eta, 2026ko irailaren 15etik 23ra bitartean (biak barne) aterako diren hautesle- erroldaren zerrenda jendearen eskura egongo da, kontsulta egin dezaten.
Errolda hori astelehenetik ostiralera lanegunetan kontsultatu ahal izango da, 08:00etatik 14:00etara, bai Estatistika Unitatean (Foru kalea, 1), bai Herritarrentzako Arreta Bulegoetan (Torrene kalea, 3, Algortan eta Mesedeetako kalea, 13, Getxo Elkartegi ondoan, Areetan).
Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua eskatzea.