2026/4/17

Udalak aparteko luzapena egin du, hiru hilabetez (otsaila-maiatza), Getxoko familiei 2025/2026 ikasturtean beren seme-alaben hezkuntzako gastu orokorretarako eman beharreko dirulaguntzak emateko prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea.
Epea luzatzeko beharra justifikatzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 23.1 artikuluan oinarrituta. Getxoko Udaleko Hezkuntza Zerbitzutik kanpoko eta ustekabeko inguruabarrak gertatu dira, hasieran emandako epea betetzea eragotzi dutenak, nagusiki, diru-laguntza behar bezala gauzatzeko eta justifikatzeko baliabide materialak, teknikoak eta giza baliabideak falta direlako.