2025/9/30
Udaltzaingoak atzo, astelehenean, hilak 29, Getxo eta Berangoko Kurtze auzoa lotzen dituen bidegorrian, Mimenagako biribilgunetik gertu izandako harrapaketaren lekukoak eskatu ditu. Gertaera 14:15 – 14:25ak aldera izan zen. Horretan bizikleta bat eta oinezko bat izan ziren inplikatuta eta oinezkoa zaurituta atera zen.
Horri buruzko daturen bat duten pertsonak Udaltzaingoarekin harremanetan jar daitezke 944660202 telefono zenbakiaren bitartez edo/eta atestatuak.polizia@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez.