2025/6/19
Ekainaren 23tik, astelehena, uztailaren 1era, asteartea, Kale Nagusia asfaltatzeko lanak egingo dira, Eduardo Coste eta Amistad kaleen artean. Kale Nagusia berrurbanizatzeko proiektuaren II. fasean sartutako jarduketa da. Hori dela eta, lanek irauten duten bitartean ibilgailuen zirkulazioa mugatuko da.
Zehazki, ezin izango da Barria kaletik ibili, bertan garajeetara sartzeko baimena baino ez baita egongo. Kale horretako 6. eta 8. zenbakien arteko sarbidea orain arte bezala izango da, eta irteera zirkulazioaren kontrako noranzkoan egingo da (Areeta etorbideko norabidean). Eta 1 eta 5 zenbakien arteko garajeetako sarbidea Gobela kaletik egingo da (Eduardo Coste kaletik igaro ondoren), kalera kontrako noranzkoan sartuz. Irteera orain arte bezala izango da, Gobelatik ere. Kale Nagusiko 6. zenbakiko garajera ezin izango da sartu ekainaren 24an, 25ean eta 26an.