2025/3/20

Martxoaren 28tik apirilaren 29ra, Bizkaia Zubiaren plazaren eta Abrako Itsas Klubaren inguruan eragina izango dute aparkaleku-guneak erreserbatzeak eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako mozketa puntualak, Katherine Zeta-Jones aktore galestarra protagonista duen Prime Video plataformarako telesail bat filmatzearen ondorioz.
Hala, martxoaren 28tik apirilaren 14ra, afektazio-eremua Bizkaia Zubiaren ingurua izango da, batez ere Paulino Mendibil eta Evaristo Txurruka kaleak eta plazarako sarbideak. Apirilaren 9an Bizkaiko Zubiaren plazaren kanpoaldean filmatuko da lanaldi osoan, eta, beraz, pertsonen eta autoen trafikoan eragina izango dute aldizkako mozketek.
Apirilaren 26tik 29ra filmaketa Abrako Itsas Klubean, kaiko pasealekuan eta ondoko kaleetan kokatuko da: Barria Arietarekin, Jose Luis de Ugarte eta Zugatzarte.
Udaltzaingoak inguruko segurtasuna zainduko du, eta herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien eragitea.