2025/1/31
Areetako Maximo Agirre kaleko hiri-bulebar berdearen obrak direla eta, inguru horretako zirkulazioan eragina izango dute lanek datorren asteartetik aurrera, otsailaren 4tik aurrera, eta 3 astez.
Hauek izango dira eragin nagusiak:
• Maximo Aguirreren zirkulazioa moztuko da Jolastokieta eta Eduardo Coste kaleen artean.
• Maximo Aguirretik Eduardo Costera Jolastokieta eta Ibaibide kaleetatik sartu beharko da.
• Eduardo Coste kaleko zirkulazioa moztuko da Leioarako noranzkoan, Venancio Etxebarria eta Ibaibide kaleen arteko zatian. Trafikoa Venancio Etxebarritik desbideratuko da, eta Ibaibidetik sartuko da Eduardo Costera, autobusak eta ibilgailu astunak izan ezik, horiek bi noranzkoetan zirkulatu ahal izango baitute Eduardo Costetik (ordezko pasabidea), baina Maximo Agirretik Eduardo Costera Jolastokieta eta Ibaibide kaleetatik sartu beharko dute.
• Bizkaia Zubirako sarbidea Novia Salcedo kaletik egingo da.
• Muelle Tomas Olabarri kaleko zirkulazioa moztuko da Eduardo Coste eta Novia Salcedo kaleen artean, garajeetarako sarbidea izan ezik. Garajeetako irteera orain arte bezala egingo da, baina sarbidea Novia Salcedotik egingo da.