2022/4/20
2022. urteko Zaborra Bildu, Garraiatu eta Tratatzeagatiko Tasaren Errolda Fiskala onartzen duen 1518 zenbakidun Ebazpena sinatu da, 2022ko apirilaren 07an.
Errolda Fiskala jendaurrean ikusgai jarriko da Getxoko Udalean, 2022ko apirilaren 20tik maiatzaren 10era, lanegunetan, astelehenetik ostiralera; interesdunek haien nortasuna egiaztatu beharko dute, datu babestuak baitira, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 L.Oren arabera.
Jakinaraztea iragarkia likidazioen berri emateko jakinarazpen kolektibotzat hartuko dela. Kuota galdagarriak kalkulatzeko, urteko kuota urteko egun-kopuruarekin zatitzen da, eta ordainagiri artean igarotako egunekin biderkatu. Eragiketa horietatik ateratako emaitza ur-hornikuntzako eta -kontsumoko ordainagirien aldi eta epe beretan bilduko da, halako ordainagiririk balego. Osterantzean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ezarriko ditu epeak eta aldiak.
Berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke erroldetan sartzeko edo horietan jasotako datuak aldatzeko egintzen kontra, ebazpena jendaurrean jartzeko epea amaitu eta hilabeteko epean.