2026/11/18
Galeako gotorlekua abenduaren 4tik urtarrilaren 6ra bitartean bisitatu ahal izango da, doako ibilbide gidatuen bidez. Ibilbide horietan, XVIII. mendeko eraikuntza honen ezaugarri arkeologiko eta arkitektonikoak eta historia ezagutaraziko dira.
Bisitek 60 minutu inguruko iraupena izango dute, eta ostiral, larunbat, igande, jaiegun eta zubietan egingo dira, bi txandatan: 11:30etik 12:30era eta 16:30etik 17:30era. Ibilbideak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira, eta gehienez 20 laguneko edukiera izango dute saio bakoitzeko, espazioaren ezaugarriek eta obren presentziak baldintzatuta.
Ibilbidean zehar, gotorlekuaren historiari eta ezaugarri arkitektonikoei buruzko azalpenak emango dira, baita esparruan egiten ari diren arkeologia- eta arkitektura-jarduerei buruzko informazioa ere. Bertaratutakoek material grafikoak eta berregite historikoak ere izango dituzte, gotorlekuaren erabilera eta bilakaera testuinguruan jartzeko.
Galeako gotorlekua 1743an eraiki zen, Abrarako itsas sarbidea babesteko. Gotorlekua Galeako monumentu multzoaren zati da, itsasargiarekin batera, eta Getxoko kostaldeko itsaslabarren gainean dago.
Aldez aurreko izen-ematea www.puntabegonagetxo.eus webgunearen bidez egingo da. Izena eman dutenei eskatzen zaie, joaterik ez badute, erreserba bertan behera utzi dutela jakinarazteko, plazak eskuragarri egon daitezen.