2026/11/9
Zahartze Aktiboko Zerbitzuak inkesta bat argitaratu du bere webgunean, herritarren hainbat ardatzen inguruko esperientziak eta ikuspuntuak ezagutzeko, besteak beste, aire zabaleko espazioei, garraioari, etxebizitzari, kirolari, aisialdiari eta Gizarte Zerbitzuen ardatzei buruzkoak. Horrela, gero eta adin luzeagoko gizartearen zenbait gai eta erronkari buruz hausnartu ahal izango da, joan den ekainaren 12an Getxo Lagunkoiaren topaketan identifikatutakoak. Parte hartu nahi duten pertsonek inkesta bete dezakete.