2026/10/22

Arene, Iturgitxi, Zubilleta eta Maidaganen komun publikoak jartzea izan da 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bigarren fasean boto gehien jaso dituen proposamena. Irailaren 17tik 27ra egin zen bigarren fasea. Lehenetsitako proiektuetan, aurrekontu hauetara bideratzen den milioi bat euroko urteko partida inbertituko da, ordena honetan:
1.- Arene, Iturgitxi, Zubilleta eta Maidaganen 4 komun publiko jartzea
2.- Zubilletako haur-parkea estali eta berritzea
3.- Aire zabaleko zinema udan
4.- Gazteentzako kontzertuak Muxikebarriko Arrigunaga aretoan
5.- Bizitzak salbatzen dituzten panelak instalatzea (jokabide suizida prebenitzeko kanpaina)
6.- 50 m-ko igerilekuan horma bereizgarriak eta garabi-aulki eramangarriak Faduran eta Gobelan
Sei proiektuak batuta, inbertsioa 988.300 eurokoa da.
Prozesua
Bigarren fase honetan 1.495 pertsonak hartu dute parte (1.493 2025ean). Horietatik 1.142k aurrez aurreko kanalen bidez parte hartu dute (2025ean 1.307) eta 353k Zeugaz online plataformaren bidez (2025ean 186). Boto baliogabeak 60 izan dira (76 iaz), beraz, baliozko ekarpenak 1.435 dira. Aurten ere bide presentzialetatik jaso da elkarte baten ekarpena, eta, beraz, 1.436 ekarpen baliodun egin dira guztira (1.417 2025ean).
Emakumeek emandako botoen %57,84 ordezkatzen dute; gizonek, gainerako %42,16; eta lehenengoen parte-hartzea handiagoa izan da, bai aurrez aurre, bai online (Zeugaz).
Adinaren arabera, onlineko portzentaje handiena (%34,8) 45-54 urtekoei dagokie, eta ondoren, 35-44 urtekoei (%25,2) eta 55-64koei (18,7%); 65 urtetik gorakoek botoen %9 inguru hartzen dute. Parte-hartze presentzialaren kasuan, 65 eta 74 urte bitarteko pertsonak dira talde ugariena osatzen dutenak (%21,6), ondoren 35 eta 44 urte bitartekoak daude (%16,7) eta, azkenik, 45 eta 54 urte bitartekoak (%15,9). Bi boto-prozedurak batuta, parte-hartzerik handiena 45 eta 54 urte bitartekoei dagokie (%20,6), eta, ondoren, 35 eta 44 urte bitartekoei (%18,8) eta 65 eta 74koei (%18,1).
|
|
Puntuak paperezko formularioaren bidez |
Puntuak online Zeugazen bidez |
Puntu guztiak proposamen bakoitzeko |
Gutxi gorabeherako kostua |
|
4 komun publiko jartzea Arene, Iturgitxi, Zubilleta eta Maidaganen |
7.945 |
2.671 |
10.616 |
270.000 € |
|
Zubilletako haur-parkea estali eta berritzea |
7.192 |
2.238 |
9.430 |
300.000 € |
|
Aire zabaleko zinema udan |
6.823 |
2.233 |
9.056 |
170.000 € |
|
Gazteentzako kontzertuak Muxikebarriko Arrigunaga aretoan |
6.559 |
2.162 |
8.721 |
100.000 € |
|
Bizitzak salbatzen dituzten panelak instalatzea (jokabide suizida prebenitzeko kanpaina) |
6.727 |
1.914 |
8.641 |
15.000 € |
|
50 m-ko igerilekuan horma bereizgarriak eta garabi-aulki eramangarriak Faduran eta Gobelan |
6.276 |
1.954 |
8.230 |
133.300 € |
|
GUZTIRA: 988.300€ |
||||