2026/10/7

Datorren urriaren 16tik 22ra, Asteklima, Klima eta Energiaren Astearen beste edizio bat ospatuko da Getxon, Udaleko Inguruneko Unitateak antolatuta.
Aipatutako egunetan aurreikusitako jardueren artean, Asteklima Azoka izango da, datorren larunbatean, hilak 17, 11:30etik 15:00etara eta 17:00etatik 18:30era, Algortako Geltokia plazan, klima aldaketarekin lotutako karpa eta jolasekin (euria egiten badu San Nikolas plazako frontoira eramango dute).
Hilaren 18an (igandea), 11:30etik 15:00etara, familiako Klima tailerren txanda izango da, Areetako Geltokia plazan, familiartean parte hartzeko tailer askorekin; adibidez, lore ontzietan haziak ereiteko, buztina moldatzeko edo usain poltsatxoak eta xaboia egiteko tailerrekin, besteak beste.
Gainera, astean zehar, balkoietan euri-ura biltzen eta aprobetxatzen ikasteko, gaueko ibilbide bat, landareak landatzeko eta material birziklatuekin musika-tresnak egiteko tailerrak ere izango dira. Urriaren 24an eta 25ean Inguruneko Aretoan ere beste bi jarduera izango dira.