2026/10/1
Haurtzaroa emozioen bidetik izango da Udalak datorren urriaren 17an, 10:30etik 13:00etara, Getxo Elkartegian antolatutako jardunaldiaren izenburua. Haurtzarotik nerabezaroaren arteko haur eta gazteen gurasoentzat eta erreferentziazko beste helduentzat izango da, Guraso Eskola udal programaren barruan, ikuspegi pedagogiko, prebentibo eta komunitario batetik abiatuta, seme-alaben hezkuntzari lotutako behar eta erronka ezberdinak lantzen dituen Guraso Eskola udal programaren barruan.
Jardunaldia Nerea Mendizabal psikopedagogoa eta komunikazio ez bortitzean adituak zuzenduko du, haurrek adierazten dutena ulertzeko, beren emozioak laguntzeko, mugak jartzeko eta eguneroko gatazkak kudeatzeko tresna praktikoak eskaintze aldera. “Horretarako Jardunaldiak parte hartzen duten familiei txikiek adierazten dutena hobeto ulertzeko eta, presentziatik, entzute aktibotik eta mugak ezartzetik, haurrei laguntzeko baliabideak eskainiko dizkie, gatazkak eta eguneroko emozioak kudeatzeaz gain, komunikazio-modu asertiboago eta pedagogikoagoekin batera", nabarmendu du Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Jardunaldia euskaraz izango da, gaztelaniarako aldibereko itzulpenarekin eta parte hartzea doakoa izango da, aurretiko izenematearekin gurasoeskolakgetxo@gmail.com helbidearen, 94 444 42 49 telefono zenbakiaren eta zabaldutako kartelean agertzen den QR kodearen bidez. 3 eta 12 urte bitartekoentzat haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretiko erreserbarekin.
Guraso Eskola
Bestalde, Udalak sustatutako Guraso Eskolak lau ikastaro antolatu ditu urteko azken hiru hilabeterako. Lehen saioaren izenburua Zer dago sare sozialen atzean?, urriaren 21ean Aixerrota institutuan izango da; bigarrenarena Inteligencia artificial: ¿Cómo educar en el aula?, azaroaren 11n Julio Caro Baroja institutuan; hirugarrena Bizikidetzan heztea: Gizarte anitzean hezteko gakoak, azaroaren 24an, Romo Eskolan, eta laugarrena Autoestima e imagen personal, crecer con confianza, abenduaren 2an, Juan Bautista Zabala eskolan. Saioak doakoak izango dira, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aurretiko izenematearekin 94 444 42 49 telefono zenbakian edo gurasoeskolakgetxo@gmail.com helbidean.