2026/4/16

Datorren asteazkenean, maiatzak 6, Getxok “Zeugaz Eguna. Berrikuntza publikoa, demokrazian sakontzeko” ekitaldia hartuko du TikiToki Zentroan, Zeugaz/Decidim/Erabaki plataformaren bidez parte-hartze digitalean eta gobernantza demokratikoan ikaskuntzak eta esperientziak trukatzen laguntzeko topaketa, eta Euskal Herriko erakunde eta eragileen arteko lankidetza indartzeko.
Jardunaldia bi saiotan banatuko da, goizez eta arratsaldez, publiko desberdinei zuzenduta. Aipatutako plataformari eta haren erabilera praktikoari buruzko hausnarketa izango da bien ardatza.