Muxikebarriko programazioa (maiatza-abuztua)
2026/3/30

- Jazzaldiaren 49. edizioa izango da hitzordurik nagusia antzerkia, dantza, umorea, musika, zinema eta haurrentzako ikuskizunak biltzen dituen programazioan
- Dantza nabarmenduko da eskaintza berrian, Muxikebarri barruan zein kanpoan taularatuko diren zortzi piezaren eskutik, Getxoko Dantzaren Astea eta Folklore Jaialdia ahaztu gabe.
- Maiatzetik uztailera bitartean, ‘Kristalezko Kioskoa’ zikloak genero eta estilo anitzeko hamabi banda eta artistaren musika aterako du kalera
Maiatzaren 2an, Muxikebarrik urteko bigarren lauhilekoari ekingo dio, ikuskizunen aniztasuna, musika eta dantza izango dira protagonista. 49. Nazioarteko Jazzaldiaren ordainezko kontzertuak eta beste 19 musika saio hartuko ditu eskaintzak, beste 30 bat ikuskizunekin batera: dantza, antzerkia, bertsolaritza, haurrentzako lanak eta abar. Guztira 56 emanaldi izango dira lau hilabetez maiatzetik abuztura bitartean, maiatzean bukatu eta hurrengo azaroan berriro ere hasiko diren zinema-zikloak ahaztu gabe.
Programazioa