2026/3/5

Udalak abian jarri du 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen lehen fasea, martxoaren 22ra arte iraungo duena. Epe horretan, herritarrek modu arinean, errazean eta argian egin ahal izango dituzte beren ekarpenak. “Lagundu Getxo hobetzen” lelopean, Udalak jarraituko du 2017tik kontsolidatuta dagoen prozesua egiten, eta milioi bat euro bideratuko du horretara.
Herritarren Partaidetzarako zinegotzi Gorka Mostajok prozesu horretan parte hartzera animatu ditu herritarrak, eta, lehentasunez, Zeugaz online plataformaren bidez parte hartzera. “Parte hartzea ahalik eta errazena izatea nahi dugu. Horregatik, Zeugaz plataforma sustatu nahi dugu: 24 orduz zabalik dagoen tresna, joan-etorririk eta itxaronaldirik gabe. Online parte hartzea azkarragoa izateaz gain, prozesu gardena eta trazagarria bermatzeko aukera ematen digu. Zuen mugikorretik edo etxeko ordenagailutik, minutu pare batean erregistratu ditzakezue zuen ideiak, zuen bizilagunek zer proposatzen duten ikusi eta proiektu bakoitzaren egoera denbora errealean jarraitu. Zuen iritzia ezin da kanpoan geratu denbora faltagatik; Udalaren webgunea da zuen leiho zuzena Getxoren etorkizuna klik bakar batekin erabakitzeko".
Prozesuari buruzko zalantzak argitzeko, hiru hitzaldi informatibo programatu dira: