2026/2/4

Udalak “Getxo Hurbil” merkataritza-sariak banatu ditu. Atzo, otsailak 3, asteartea, Muxikebarrin egindako ekitaldian, sei saltokik jaso zuten aintzatespena sari horien hirugarren edizioan. Sari horien helburua da udalerriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduak aintzatestea, sustatzea eta ikusaraztea, eta sektoreko eragileen lana nabarmentzea. Epaimahai kualifikatu batek enpresa sarituak aukeratu ditu herritarrek, merkataritza-elkarteek eta sektorearekin lotutako beste erakunde batzuek aurkeztutako 120 hautagaitzaren baino gehiagoren artean.
Hauek dira aurten saritutako establezimenduak:
* Tradizioa eta ibilbidea: Aberasturi izozkiak
* Komertzio sortu berria-Ekintzailetza: Belarri’s
* 360º Iraunkortasuna: Nothink
* Berrikuntza. Negozio ereduan eraldaketa: Mi mundo de azúcar
* Ekin merkatari saria: Irati
* Getxoko arima: Amets