2025/11/28
Punta Begoña Galeriak Ondarearen Iberiar Sarietako hiru finalisten artean daude, Ondarearen Iberiar Biurteko nazioarteko topaketaren barruan (AR&PA Nazioarteko Azoka), sektore horretako Espainiako eta Portugalgo fororik garrantzitsuenetakoa, hainbat herrialdetako adituak, profesionalak eta kulturazaleak biltzen dituena.
Bi urtean behin hautaketa zorrotza egiten da onartutako dozenaka hautagaitzen artean, eta finalistak izendatzen dira oinarrietan ezarritako hurrengo kategorietako bakoitzean: Komunikazioa, Elkartea, Ondare Ibilbideak, Kultura Bitartekaritza eta Irisgarritasuna.
Iberiar Biurtekoan, kategorien araberako finalista bakoitzak bere hautagaitza defendatuko du nazioarteko epaimahaiaren aurrean, "publiko generalistak Portugalen eta Espainian Kultura Ondarearen sektorean dauden proiektu onenak ezagutzeko aukera izan dezan". Era berean, izendatutako proiektuen ordezkariek hainbat aurkezpen eta mahai-ingurutan hartuko dute parte nazioarteko adituekin.
Espainiako kultura-ondareko bi proiektuk baino ez dute lortu finalista izatea
Komunikazio Proiektu Onenaren kategorian, Punta Begoña Fundazioak aurkeztuko du "Punta Begoñako Zaharberritze Irekia. Gizartea lotzen duen ondarea", Sesimbrako Itsas Museoarekin eta Oportoko Tribunal Da Relaçaorekin lehian.
Bestalde, "Agua, Arte y Vida. Canal de Castilla" proiektuak Kultura Bitartekotza kategorian Portimao Museoarekin, Sintrako Parkeekin eta Conimbrigako Museo Nazionalarekin lehiatuko du saria.
Punta Begoña hautatzea ezagutzaren transferentzia eta parte-hartze sozialaren planteamenduan dago oinarrituta, lehenengo urratsetik eta horietako bakoitzean.
María Peraita Punta Begoña Fundazioko zuzendariak Sintrako Biurtekoan defendatuko duen aurkezpenean adierazi duenez, "Punta Begoña berreskuratzea ikerketa, esku-hartzea eta parte-hartze soziala da. Baina elementu komuna komunikazioa da, proiektuaren xedea gizartearekin konektatzea baita (...) jendea prozesuaren parte sentitzea eta, batez ere, hala izatea bultzatzea, monumentua bizitzaz beteko duen bidea markatuz".
Punta Begoñan egiten diren ehunka jarduera parte-hartzaileen artean, Epaimahaiari nagusiki komunikazioa, parte-hartzea eta multimedia-tresnak batzen dituzten bi ekimen hauek azalduko dizkiote:
"Ondarearen Sari Iberiko ospetsuetarako izendatze hutsa, berez, albiste bikaina da Punta Begoña Fundazioarentzat, proiektua ezagutarazteko, kokatzeko eta nazioarteko sareak sortzeko duen baliagarritasunagatik. Hala ere, lehen saria lortzeko borrokatuko gara, Punta Begoñarentzat onuragarriagoak izango direlako" esanez amaitu du Peritak.