2025/10/27
Getxoko Kirol Portuak eredu irekiago, jasangarriago eta parte-hartzaileago baterantz egiteko bidea abiarazi du
Kirol Portuaren kudeaketa publikoa izango da 2026an, Abra Getxo Port (AGP) enpresa emakidadunak uko egin eta Kirol Portuaren Administrazio Kontseiluak ebazpena onartu ondoren. Trantsizio-aldi horretan, portuak martxan jarraituko du, eta bere zerbitzuak bermatuta egongo dira.
Amaia Aguirre, El Abra-Getxo S.A. Kirol Portua Sozietatearen presidenta eta Getxoko alkateak eta Iván Jiménez Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak adierazi dute Bilboko Portuko Agintaritza kudeaketa eredu parte-hartzaile eta jasangarri baten diseinuan lanean ari dela, metropoli-estrategiarekin eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Horizon 2030 Agendarekin lerrokatuta. Proiektu honetan aktiboki parte hartuko dute Getxoko Udalak eta beste erakunde batzuek, eta herritarren ekarpenak jasotzeko entzute aktiboko eta partaidetzako prozesu bat abiaraztea aurreikusten da, Kirol Portuaren etorkizunerako ahalik eta proiekturik onena modu kolektiboan lantzeko helburuarekin.