2025/10/24

GetxoModak bere 38. edizioa ospatuko du, Euskadiko ibilbide handiena duen pasarela gisa sendotuz.
Ekitaldia azaroaren 6an, 20:00etan, izango da Olatuan, gurutzaldien kaiko itsas geltokian. Bertan, Charo Álvarez, Borja Hernández, Txaro Rodriguez eta Luis Uribeetxebarria bertako 27 diseinatzaile eta enpresek parte hartuko dute. Omenaldia egingo zaie Miriam Ocáriz diseinatzaileari, Charo Izquierdo kazetari eta komunikazioaren, modaren eta iraunkortasunaren erreferenteari, eta Mariano Moreno diseinatzaileari, ezkontza-unibertsoaren eta goi-mailako joskintzaren barruan duen ikuspegi berritzaileagatik aintzatetsia.