2025/10/20
Udalak proiektu pilotu berritzaile batean parte hartzen du, pertsonek zarata mota desberdinen aurrean dituzten emozioak ezagutzeko. Proiektu hori Aclima ingurumen sektoreko enpresen euskal elkarteak, AAC akustika- eta argi-ingeniaritza espezialistak eta Grupo Gestionet-ek garatu dute. Partzuergo horrek plataforma bat garatu du gamifikazioaren edo jokoaren berezko teknikak eta metodologiak txertatzearen bidez zarataren eragin kaltegarriaz kontzientziatzeko.
Plataformaren prototipoa 2023an garatu zen berrikuntza proiektuko bazkideek egindako ikerketa fasearen ondoren, eta hirietako kutsadura akustikoa murriztea ahalbidetuko luke.
Hauek dira “Noisetech” izeneko proiektuaren hiru helburu nagusiak:
Produktu berriak hiriko zarata mota desberdinen aurrean dituzten emozioak identifikatzen lagunduko die pertsonei. Hori gamifikatzeko edo jolasaren berezkoak diren teknika eta dinamikak aplikatzeko tresnak erabiliz egin ahal izango da. Horrela, pertsonak jabetu ahal izango dira zaratek beren eguneroko bizitzan duten eraginaz.
“Software smart edo adimentsua da, eta aldagai subjektiboak ditu zaratari buruzko eba-luazioan eta kontzientziazioan. Zarata neurtzeko beste modu bat da, eragiten dituen emozioen bidez, eta ohiko zarata-mapetan aztertzen ez diren beste ingurune batzuk aztertzeko aukera ematen du (trafikoan zentratuta, garraioan...), zarata-mapa zehatzagoa egin ahal izateko. Herritarrak ekimen horretan parte hartzera animatzen ditut. Plataforma segurua da, erabilera errazekoa, gainditu beharreko misioekin (joko gisa), eta datu baliotsuak emango dizkigu”, adierazi du Iñigo Urkitza Ingurumen zinegotziak.
Proiektuak 2022an eman zituen lehen urratsak, ikerketa fasearekin, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) gastuen aurrekontuaren kargura finantzatzen da.
Plataformaren funtzionamendua
Noisetech proiektua doakoa da udalarentzat, eta onura sozialak ekarriko ditu kutsadura akustikoa eta haren ondorio kaltegarriak murrizteko, herritarren benetako pertzepzioan oinarrituta.
Interesa duten pertsonek modu errazean parte hartu ahal izango dute, urriaren 20tik azaroaren 20ra, Noisetech plataformaren bidez, noisetechexperience.com eta hainbat misio edo erronka ebatzi ahal izango dituzte; erronka bat audioak jaso diren eremu bakoitzeko. Hautatutako lau eremuak, bi hiri-eremuak eta beste bi lasaiagoak (azken horiek Getxoko hurrengo zarata-mapari begira zehaztu behar baitira), honako hauek dira:
Erronka bakoitzean parte hartzen dutenek hainbat audio entzun beharko dituzte egoera desberdinetan, eta audio bakoitzak transmititzen dion emozioa hautatu beharko dute hauen artean:
- Poztasuna
- Eszitazioa
- Gogobetetzea
- Lasaitasuna
- Estresa
- Asperdura
- Haserrea
- Tristura
Errazagoa izango da kaskoekin eta giro isilean parte hartzea.
Horrela, herritarrek eremu horietako zaratari buruz duten feedback emozionalaren txosten bat jasoko da, Zarata Mapa zehatzagoa edo errealistagoa egiteko. Oraingoa 2021ekoa da, eta dagoeneko eguneratzeko lanean ari dira.