2025/7/21
Irailaren 10etik 14ra, 41. Getxo Folk ospatuko da, eta, beste behin ere, musika publikoari hurbiltzea izango du helburu, erritmo tradizionalak eta beste genero eta estilo batzuk uztartuz. Horretarako, Getxo Folkek egitarau zabala eskainiko du, gune irekietan, Muxikebarriko abonu kontzertuez gain (20:00). Hala, Areetako Geltokia plazaren ingurura eramango du musika, goizez eta arratsaldez, eta jatorri askotako artisten eta taldeen erritmoak hurbilduko ditu. Publiko gaztearen aldeko apustua Ereaga hondartzako bi emanaldietan islatzen da (hilaren 12an eta 13an), non, 22:00etatik aurrera, giro jai-giroaz gozatu ahal izango dugun. Guztira, Getxo Folk jaialdiak 13 emanaldi hartuko ditu, horietatik 5 ordainpekoak eta gainerakoak doakoak, hiru kokaleku ezberdinetan. Ordainpeko kontzertuetarako sarrerak gaurtik hasita salgai daude ohiko kanaletan.