2025/6/18
Udaltzaingoak bide-segurtasunari eta herritarren segurtasunari buruzko prestakuntza-hitzaldiak emango dizkie udalerriko adinekoei. Ekimen honen helburua da, alde batetik, istripuak prebenitzen saiatzea (harrapatzeak...) eta, bestetik, bide publikoen segurtasuna eta arintasuna hobetzea edozein egoeratan, bai oinezkoena, bai garraio publiko edo pribatuen erabiltzaileena. Era berean, hainbat delituren biktima izatea saihestu nahi da, hala nola etxean edo bide publikoan egindako lapurretena, iruzurrena, Internet bidez egindako delituena, etab.
Hitzaldiak adinekoen elkarte hauen egoitzetan emango dira: Algortako “AJANE-Algortako Jubilatuen Elkartea” (ekainak 19, 18:00etan), Andra Mariren “Urte Alaiak” (ekainak 25, 18:30ean) eta Romoko Ibar Nagusien Etxea (uztailak 3, 18:00etan). Elkarteek egokitzat jotzen badute, uda ostean ere errepika daitezke.
Keltse Eiguren Segurtasuneko zinegotziak adierazi duenez, “ekimen honen helburua da adinekoei aholkatzea zer prebentzio-neurri har ditzaketen bide publikoan istripurik ez gertatzeko edo delituen biktima ez izateko, eta beren eguneroko bizitza sozialetik kanpoko edozein egoerari adi egoteko gomendatzeko”.
Delitu asko betikoak dira, gaur egungo errealitatera egokituak, hala nola besarkada solidarioa edo “tokomotxoa”ren iruzurra. Baina, horrez gain, pertsona guztiei gomendatzen zaie, beste prebentzio-neurri batzuen artean, etxetik kanpoko inori ez uztea sartzen, pertsona ezezagunei dokumenturik ez sinatzea eta telefonoz datu pertsonalik ez ematea; izan ere, ohiko enpresa hornitzaileek edo banku-erakundeek hitzordua eskatuta edo beste komunikazio-sistema batzuen bidez egiten dute beti, eta, horrela, segurtasun-berme guztiak betetzen dituzte.