2025/5/5
Getxoko Udalak taxi-zerbitzu aldi baterako eta esklusiboa jarriko du martxan bihar, maiatzak 6, asteartea, Azkorriko autobus-geralekuak kendu diren eremuan, behin betiko konponbidea aurkitzeko beharrezkoak diren probak egiten diren bitartean.
Hala, Gabriel Ramos Uranga kaletik Azkorriraino aldi baterako ezabatutako geralekuak ordezkatzeko doako taxi zerbitzua izango da, joanekoa zein itzulerakoa. Taxiak eskatu ahala joango dira eta 94 491 53 53 telefono zenbakira deituta eskatu beharko dira. Zerbitzuaren ordutegia 7:00etatik 22:00etara izango da.
Amaia Aguirre alkateak barkamena eskatu du inguru horretan autobusa kentzeak eragindako eragozpenengatik. “Jakitun gara honek sor ditzakeen eragozpenez, eta eskerrak eman nahi dizkiet inguruko bizilagunei trantsizio epe honetan erakutsitako pazientziagatik eta ulerkortasunagatik. Kasu honetan kontua ez da dirua, prozedura administratibo eta juridikoen konplexutasuna baizik. Gure konpromisoa da lanean jarraitzea linea berrezartzeko eta mugikortasuna ahalik eta modu egokienean errazteko”.