2025/2/20
Martxoaren 5etik 8ra Getxoko saltokiek beren produktuak berriro kalera aterako dituzte Aukeren Merkatuaren beste edizio batean. Oraingoan 54 establezimenduk parte hartuko dute (horietatik 9k lehen aldiz), eta prezio merkeagoan eskainiko dituzte haien produktuak: moda eta osagarriak, oinetakoak, lentzeria-, mertzeria- eta bainu-gaiak, opariak, lurrindegikoak, liburuak, kirol-gaiak, ehungintza- eta artisautza-gaiak, etxerakoak, bigarren eskuko artikuluak eta altzariak.
Euria eginez gero, merkatua martxoaren 10era (astelehena) eta 11ra (asteartea) luzatuko da.