2025/2/17
Herritarrekin komunikazio arina, zuzena eta hurbila izateko konpromisoan aurrera egiten jarraitzeko, Udalak WhatsApp eta Telegrameko bi kanal berri jarri ditu martxan. Gaurtik aurrera, udalerriko abisuak eta informazio garrantzitsua jaso ahal izango da sortutako kanal berri horien bidez, tokiko intereseko albiste, alerta eta ekitaldietarako sarbidea errazteko.
Zerbitzu horren bidez, herritarrek erraz eta azkar zirkulazio-etenen, larrialdi-abisuen, jarduera garrantzitsuen edo beste edozein informazio baliagarriren berri izan ahal izango dute. Harpidetza egiteko, nahikoa da “Getxo Udala”ren kanalekin bat egitea QR kodeen bidez (goian) jakinarazpenak aktibatuz.
Zaloa Campillo Komunikazio eta Eraldaketa Digitaleko zinegotziak adierazi duen bezala, “ekimen honen bidez, Udalak beste urrats bat eman du eraldaketa digitalaren eta komunikazioaren aldeko apustuan. Udal informazioa herritarrei hurbildu nahi diegu, egunerokotasunaren parte diren tresnak erabiliz eta adin guztietan, gazteenengandik hasi eta adinekoenenganaino. WhatsApp eta Telegram kanal berri horiei esker, abisuak denbora errealean eman ahal izango ditugu, eta gure bizilagunekiko konexioa hobetu ahal izango dugu, modu irisgarriago eta zuzenagoan. Bat egin eta informatu zaitez berehala”.