2025/2/6
Udalak udalerriko 6 establezimendu saritu ditu “GetxoHurbil” merkataritza-sarien bigarren edizioan. Atzo, asteazkena, Muxikebarrin egindako ekitaldi batean, gogorarazi zen “sari horien helburua dela udalerriko merkataritza jarduerarekin lotutako merkataritza eta zerbitzu establezimenduak aitortzea, sustatzea eta ikusaraztea, eta sektoreko eragileen lana nabarmentzea”. Epaimahai kualifikatu batek aukeratu zituen enpresa sarituak herritarrek, merkataritza-elkarteek eta sektorearekin lotutako beste erakunde batzuek aurkeztutako 70 emakume eta gizonen artean.
Juanma González Getxolan-Ekonomia Sustapeneko zinegotziak Udalaren ahalegina eta sari horien eragin sozialaren garrantzia nabarmendu zituen, "funtsezkoa baita tokiko gaietan kontsumitzeak duen garrantziaz kontzientziatzea; izan ere, Getxoko profesionalei on egiteaz gain, herritar guztioi egiten digu mesede, herri bizia, gozagarria eta segurua izateari laguntzen baitio".
2025eko sariak
* Tradizioa eta ibilbidea: Droguería y Perfumería José
* Komertzio sortu berria-Ekintzailetza: La Latxa
* 360º iraunkortasuna: Suan Denda
* Berrikuntza. Negozio ereduaren eraldaketa: Tejidos Lindau
* “Ekin merkatari” saria: Ciclos Olabarrieta
* “Getxoren arima”. Kala