2023/9/1
Irailaren 5etik 22ra zabalik egongo da 2023-2024 aldian 60 urtetik gorakoentzat antolatutako ikastaroetan izena emateko epea, Udalak bultzatutako Zahartze Aktiboko jardueren barruan.
Jarduerak goizez edo arratsaldez egingo dira, eta urrian hasiko dira. Interesatuek Romo Kultur Etxeko Nagusien Etxera jo dezakete (3. solairua), 94 466 00 22 telefono zenbakira deitu (luz. 3269) edo helbide elektroniko honetara idatzi: mas60gehiago@getxo.eus
Hainbat jarduera fisikotan ere badaude plazak, hala nola yoga Gobelan, tenisa Faduran, autodefentsa Urgullen eta gimnasia kalean; azken jarduera hori Algortako Biotz Alai plazan eta Romoko Txabarri Zuazo parkean (Gobelaurre) egingo da. Jarduera horiek guztiak nork bere burua zaintzera bideratuta daude, eta horietan oreka, indarra, propiotzepzioa eta abar lantzen dira.
Gainera, irailaren 30era arte, “Gimnasia kostaldean” jarduerak jarraituko du udalerriko parkeetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 11.00etara. Astelehen eta asteazkenetan Txurrukan, astearte eta ostegunetan Ereagan eta ostiraletan La Bolan. Ereagako hondartzan, ostegunetan 11:15etik 12:00etara aquagymak jarraitzen du eta igandeetan 10:00etatik 11:00etara yoga dago. Jarduera guztiak doakoak dira eta ez dute aldez aurretik izena eman beharrik.