Hasiera  Tokiko kontsumorako laguntza   Garrantzisuena, beti eskurra

Garrantzisuena, beti eskurra

Getxolan-Udaleko Ekonomia Sustatzeko Sailak "Garrantzitsuena beti eskura" herriko ekonomiaz sentsibilizatzeko eta hori sustatzeko publizitate-kanpaina jarri du abian, urte amaierara arte. Ekimen hori proposamen gisa jaso zen 2021eko Aurrekontu Parte-hartzaileetan, eta helburua da herritarrei ikusaraztea eta animatzea udalerriko 1.300 enpresa eta saltoki baino gehiagotan kontsumitzera. Kanpainan 80.000€ inbertituko dira Getxo Ekinez Planaren barruan, COVID-19aren ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko. Online zein offline publizitate-ekintzak egingo dira (kartel handiak kaleetan, Metro geltokietan, Bizkaia Zubiaren ondoan, irrati-iragarkiak, sustapen-bideoak …).

Amaia Agirre alkateak adierazi duenez, "krisi sanitarioak eragindako inpaktuaren eta mugikortasun murrizketen ondorioz, pertsona asko gertukoaren garrantziaz jabetu dira. Herrian kontsumitzen dugunean, etorkizuna sortzen dugu, gure udalerria bizirik egoten laguntzen dugulako; enplegua sustatzen laguntzen dugu, gure bizilagunen establezimenduetan erosten dugulako; bizitzaz betetzen dugu, antolatzen dituzten jardueretan parte hartzen dugulako, eta jasangarriagoa egiten dugu oinez, bizikletaz edo garraio publikoan lekualda gaitezkeelako. Gure esku dago herrian kontsumitzea, baina, leloak ondo dioen bezala, garrantzitsuena eskura daukagu beti, eta Getxon merkataritza-, ostalaritza-, aisia- eta zerbitzu-sektoreetako 1.300 enpresa baino gehiago ditugu, guztiok bizitza errazagoa izan dezagun". Publizitate-sustapena, hainbat bitartekoren bidez, udalerriaren ingurunearen eragin-eremuan egingo da, Plentziatik Erandiora.

lo importante siempre a mano

Comprando en Getxo lo llenas de vida
Comprando en Getxo construyes futuro
Comprando en Getxo ayudas a impulsar empleo
Comprando en Getxo lo haces más sostenible

Kanpainari lagundu nahi badiozu eta hedapen handiagoa eman nahi badiozu, deskargatu euskarri hauek eta erabili!!!!