Zinea, Erakusketak eta Azokak
Data: 2026/9/11 - 2026/10/2
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era • Larunbatetan 15:00etatik 21:00etara eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:30era
Tokia: Gurari Etxea, Emakumeen Etxea, Algorta
"Gandioleko eraikitzaileak" da datorren urriaren 2ra arte Gurari Emakumeen Etxean ikusgai egongo den erakusketaren izenburua. Prentsa oharra
Erakusketak Tabax Nité eraikitzeko prozesuan parte hartu zuten hainbat persorna erakusten ditu, Hahatay elkarteak 2020an Gandiolen (Senegal) abian jarritako esperimentazio-gunea. Espazioak hainbat azpiegitura komunitario ditu, hala nola osasun-zentro bat, emakumeen etxe bat, komunikazio-zentro bat, prestakuntza-gelak eta baratze bat, eta, aldi berean, ingurumenari, generoari, ekonomiari, identitateari, erresilientziari eta abarri buruz hausnartzeko aukera ematen du. Irudiak Marta Moreiras eta Ina Thiam argazkilariek emandako tailer baten emaitza dira.
Ekimena KCD GGKEaren eskutik helduko da herrira, "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren aurrerapen gisa. Jaialdia urriaren 16an izango da, Muxikebarrin, 19:00etan.