Getxo kirola, Kirolak, Getxo Beste ekitaldi batzuk, Nagusiak, Beste jarduera batzuk
Data: 2026/9/18 - 2026/9/18
Ordutegia: 08:00-20:00
Tokia: Bilbo (Uribitarte)
Datorren ostiralean, irailak 18, IV. ERRONKA AKTIBOA BIZKAIA ospatuko da, Bilboko Udalak SECOT Bizkaiaren laguntzarekin antolatutako jarduera, gure lurraldea bizitza osasuntsuaren erreferente bihurtzea helburu duena, eta Getxoko Udalak horretan laguntzen du.
Erronka kolektiboa 12 orduz banakako txandakako ariketa fisikoa egiten egotean datza, 8: 00etatik 20:00etara, ordubetez ibiliz edo 30 minutuz zure erritmoan korrika eginez, Bilboko erdigunean instalatuko den zirkuitu batean (Erripako kaia, Calatrava zubia, Uribitarte pasealekua).
Izen-ematea doakoa da www.activabizkaia.com webgunean. Nahi duzun modalitatea eta ordutegia aukeratu ahal izango dituzu, eta parte-hartzaileek GETXO ordezkatzeko kamiseta esklusibo bat jasoko dute.
Ekitaldia jai giroan egingo da eta bertan Martin Fiz, maratoiko munduko eta Europako txapelduna eta probaren enbaxadorea, bezalako pertsonek hartuko dute parte.
Animatu eta izena eman!!