Turismo, Musika, Getxo musika
Data: 2026/9/17 - 2026/9/20
Ordutegia: Irailak 17-20
Tokia: Algortako Portu Zaharra
Irailaren 17tik 20ra Algortako Portu Zaharrean izango dugu DalecandELA Fest 5: Estatuko jaialdi solidario nagusiaren bosgarren edizioa izango da, eta Alboko esklerosi amiotrofikoaren (AEA) aurkako borrokara zuzenduta dago. Lau jardunalditan zehar, zuzeneko musika, kirola, gastronomia eta elkartasuna helburu berarekin batuko dira: gaixotasunari ikusgarritasuna ematea eta ikerketarako nahiz gaixotasunak eragindako pertsonei laguntzeko dirua biltzea.
18.000 pertsona baino gehiago bertaratu ziren 2025ean eta 160.000 euro baino gehiago bideratu dira jada ikerketara eta laguntzetara. Orain, jaialdia bueltan da, eta bertan izango ditugu tokiko, estatuko eta nazioarteko hogei talde eta artista baino gehiago.
Lau egunetan zehar, jende guztiarentzako giro aparta izango dugu Portu Zaharrean.

Jaialdia ostegunean, irailaren 17an, hasiko da Akatz, No Quiero, LFD Mambo Express eta Still River taldeen emanaldiekin.
Ostiralean, irailaren 18an Duncan Dhu, Quique González eta La Sonrisa de Julia izango ditugu. Jaialdiko egunik nagusienetako bat izango da.
Larunbatean, irailaren 19an, Kiko Veneno, Sidonie, Neomak, Smile, Mäbu eta Marte Lasarte igoko dira agertokira.
Aldiz, igandean, irailaren 20ean, Malmö 040, Diamond Dogs, Luke Winslow King Band, Gonzalo Portugal eta The Rock & Kids Band izango ditugu jaialdiari agur esateko.

Jaialdiak beste ekitaldi berezi bat izango du larunbatean, irailak 19. Izan ere, AEAren aldeko ibilbidea egingo da. Proba Getxoko Portu Zaharretik hasiko da eta parte-hartzaileek ur irekietan igeri egin beharko dute.
Bi ibilbide egingo dira:
Ibilbide laburra: 2 kilometro. Irteera 10:45ean.
Ibilbide luzea: 4 kilometro. Irteera 10:30ean.
Izen emateak 25 euro balio du, eta bilduko den diru guztia DalecandELA elkartera bidaliko da. Gainera, parte-hartzaileei ongietorri-oparia emango zaie GREren kolaborazioari esker.
Proban parte hartu nahi ez dutenek ere euren ekarpena egin dezakete Gorro Cero txanoa erosiz Bizum (elkartearen kodea: 04649) edo banku-transferentzia bidez. Hala, AEAren ikerketa finantzatzen eta horrek eragindako pertsonak babesten lagunduko dute.
DalecandELA elkarteak sustatzen du DalecandELA Fest ekimen solidarioa. Irabazi-asmorik gabeko elkarte horrek AEAri ikusgarritasuna emateko, ikerketarako dirua biltzeko eta gaixotasun hori duten pertsonak babesteko lan egiten du.
Kontzertuez gain, jaialdiak askotariko eskaintza izango du:
Kirol jarduerak.
Janari-eremua.
Haurrentzako jarduerak.
Jasangarritasunarekin bat egin duen jaialdi-eredua.
Ekitaldiarekin elkarlanean arituko dira Getxoko bertako hamalau ostalaritza-establezimendu. Horrek ekitaldiari zein udalerriko merkataritzari eta ostalaritzari lagunduko dio.
Irakurri gure kultura-agenda eta topatu askotariko programazioa zuzeneko musikarekin, antzerkiekin, erakusketekin, familientzako jarduerekin, tailerrekin eta publiko guztientzako beste proposamen batzuekin. Edukiak aldizka eguneratzen ditugu, beti izan ditzazun aukeratzeko plan berriak.
Egun horietan Bizkaia bisitatuko duzu eta oraindik ez duzu ostaturik? Getxon ostatu hartzea gomendatzen dizugu, Bilboko erdigunetik 20 minutura. Kultura eta atsedena uztartzeko leku ezin hobea da, euskal kostaldera zuzenean sartzeko aukerarekin, hondartza paregabea eta itsasoko haize leuna lagun.
Informazioa jaso garraio publikoari, 24 orduko lurpeko aparkalekuei eta Getxon mugitzeko beste modu batzuei buruz hemen.
![]() |
Metro Algorta |