Hitzaldiak eta Solasaldiak, Ikastaroak, Emakumeak
Data: 2026/6/3 - 2026/6/3
Ordutegia: 18:00
Tokia: GURARI
Antolatzailea: Entreamigos-Lagun Artean
Hizlariak:
Neolina Pablo Salo Eskola Politikoko kidea (Guatemala)
Sabina Calel Vicente De Sontay Lurraldearen defendatzailea (Guatemala)
Hitzaldi hau Gurarin dagoen La Búsqueda II Argazki Erakusketaren amaiera izango da. Bertan, besteak beste, topaketa hau partekatuko duten parte-hartzaileen borroka berberak dituzten lurraldeetako emakume defendatzaileak erakutsiko dira.
Jarduera hau proiektu baten barruan kokatzen da: "Emakume anitzak, lurraldea/gorputza defendatzeko komunitatea eraikitzen, Guatemalan". Guatemalako eta Bizkaiko emakumeen arteko truke-espazioak sortzea du helburu proiektuak, emakumeen eskubideen defentsaren eta bizi diren lurraldeen inguruko esperientziak, borrokak eta aldarrikapenak partekatzeko. Oraingo honetan, bereziki emakume indigenen eta haien lurraldeen kasuan egingo da, multinazional handiek biodibertsitatean eta komunitateen bizitzan duten eraginaren aurrean. Era berean, ahalduntzeko, parte hartzeko eta politikan eragiteko dituzten prozesuez hitz egingo dute.