Gazteak, Immigrazioa, Hitzaldiak eta Solasaldiak, Nagusiak, Emakumeak
Data: 2026/3/12 - 2026/3/12
Ordutegia: 19:00
Tokia: Benta Gunea (Aingeru Etorb.49) Getxo
Mendebaldeko Sahara, 50 urtez ahaztuta izenburuko solasaldia izango da datorren martxoaren 12an, ostegunean, 19:00etan Benta gunean, ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko elkarteak antolatuta, Udalarekin elkarlanean, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 50.urteurrena dela eta.
Solasaldiko hizlariak Juan Soroeta EHUko Nazioarteko Zuzenbideko irakasle, Giza Eskubideen Behatokia nazioarteko elkarteko presidente eta Saharako gatazkaren ikertzailea, eta Mujtar Leboihi Polisarioko Euskadiko ordezkaria izango dira. Solasaldiaren ondoren publikoarekin hitz egiteko aukera izango da.