2 eta 3 urte bitarteko txikientzako sormen tailerra.
Eskuekin margoztea jarduera bizigarri eta dibertigarria da haur eta umeentzat. Pixka bat zikinduko badira ere, merezi du umeei material horrekin esperimentatzen uztea. Pinturak usain, kolore eta ehundurekin esperimentatzeko aukera ematen die. Inguratzen dituen mundua ezagutzeko modu bat da.
Doan baina izena eman behar da aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete, telefonoz 622 433 085 (whatsapp) edota emailez sendigetxo@gmail.com
Haur guztientzako lekurik ez dagoenean zozketa bidez erabakiko dugu nork hartuko duen parte.
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta SENDItik baieztapena jasotzea, mezu bat jasoko duzu parte har dezakezula baieztatzeko.