Zer egin
Ibilbide gidatuak bizikletan eta ebiken
Ibilbide gidatuak bizikletan eta ebiken

Araka ezazu Getxo aktiboki eta bi gurpilen gainean
Ibilbide gidatuen bidez, ezagutu ezazu Getxo bizikletan edo ebiken eta gozatu kostako paisaiez, hondartzez, itsaslabarrez, ondareaz eta hiriaz. Bizkaiko kostaldean zehar modu aktiboan eta jasangarrian ibiltzeko aukera da, maila eta erritmo desberdinetara egokituta dago eta gida espezializatua zein material guztia barne hartzen ditu.
Egin daitezkeen ibilbideak
1. IBILBIDEA: GETXON
Ibiltzen hasteko kostako ibilbide bikaina da. Askorritik Algortako Portu Zaharreraino doa eta Galeatik, Arrigunagatik eta Ereagatik igarotzen da, Bizkaia Zubira heldu arte. Natura, itsasoa eta tokiko arkitektura uztartzen ditu.
- Zailtasun-maila: txikia.
- Distantzia: 17,35 km
- Desnibela: 178 m
- Iraupena: 3 h
2. IBILBIDEA: GETXO - ESKUINALDEA - BILBO - EZKERRALDEA - GETXO
Natura eta hiria ibilbide bakarrean biltzen ditu. Getxotik Bilbora eskuinaldetik doa (Deustu eta Bilboko Guggenheim Museoa) eta ezkerraldetik (Zorrotza eta Sestao) itzultzen da.
-
Zailtasun-maila: txikia.
- Distantzia: 46 km
- Desnibela: 250 m
- Iraupena: 3-4 h
3. IBILBIDEA: GETXO - SANTURTZI - SERANTES - GETXO
Itsasoa eta mendia. Bizkaia Zubia Santurtzirako norabidean gurutzatu eta gero, ibilbidean Serantes mendian gora doa, Bilboko metropoli guneko ikuspegi panoramikoaz gozatzeko.
Zailtasun-maila: ertaina.
-
Zailtasun-maila: ertaina.
- Distantzia: 25 km
- Desnibela: 450 m
- Iraupena: 3-4 h
4. IBILBIDEA: Aukeran
Daukazun denboraren, mailaren eta interesen araberako ibilbide pertsonalizatua diseinatuko dugu zuretzat.
PREZIOA (2026):
60 euro (2.5h)
90 euro (5h)
LEKUA:
![]() |
Neguri |
DATAK:
- Ekaina: 27 (5 h) eta 28 (2,5 h)
- Uztaila: 25 (5 h) eta 26 (2,5 h)
- Abuztua: 29 (5 h) eta 30 (2,5 h)
ORDUA:
10:30h
IRAUPENA:
2,5 - 5 h
HIZKUNTZAK:
- Gaztelania, euskara eta ingelesa
GIDATUTAKO IBILBIDEAK HONAKO HAUEK BARNE HARTZEN DITU:
- Bizikleta.
- Kaskoa.
DIFICULTAD:
Fácil/moderada.
ENPRESA ANTOLATZAILEA:
Berehala Bike, tel. (+34) 605717794










