Zer egin
Ezinbesteko ibilbidea Algortako Portu Zaharreraino
Ezinbesteko ibilbidea Algortako Portu Zaharreraino
![]()
- San Nikolaseko Baseliza Zaharra
Kofradiako marinelek sortu zuten eta bere zaindari santuaren izena jarri zioten. Historian, lehen aldiz, 1634. urtean agertu zen, kofradiako kideak bertan biltzen zirela aipatzen baita. XIX. mendean baseliza itxi zuten eta erabilera berriak hartu zituen. Horrela, Nautika Eskola izatera ere iritsi zen. 1948. urteko zahar-berritzeak, azkenean, etxebizitza bihurtu du, jatorrizko traza ia guztiz aldatuta, horregatik ez dago ia ezagutzerik, absidea izan ezik.
- Arrantzalea eta Sardina-saltzailea
Portu Zaharreko antzinako pertsonaiak omentzen dituzten eskulturak: sardina-saltzailea (Jose Luis Butron eskultorearen artelana) eta arrantzalea (Luis Iñiguez eskultorearen artelana).
- Etxetxua
Itsasora ateratzen den eraikina, planta itxi bakarrekoa eta ataripe irekia duena; honen atzealdean zehar banku jarraitua ere badago. Marinelen Kofradiak XVIII. mendean eraiki zuen bertan bere bilerak egin eta erabakiak hartzeko.
- Erriberamune
“Erriberamune"-ko karela, Etxetxuren ondoan, portura ematen duten eskaileren eskailera-buruan, marinelak eta arrantzaleak biltzeko ohiko tokia izaten zen. Bertatik, belaunaldiz belaunaldi, hodeiertza ikuskatzen zuten.
- Asuerka
(Ahoz Portu Zaharrean Suerka esaten zaio). Erriberamuneren azpian zegoen plaza.








