Ramiro Pinilla ibilbide literario gidatua
“NARRAZIO HONETAKO LURRALDEA BENETAKOA DA, ETA BADU IZENA: GETXO”
(LA TIERRA CONVULSA)
Marrazkia: María Bengoa.
Literatura-ibilbide hau VERDES VALLES laneko Getxo errealetiko ibilaldia da: Arrigunaga, Andra Mari, Benta, Galea, hilerria, Benantzio... Horien guztien inguruan Ramiro Pinillak sortu zituen mitoak, kondairak, pertsonaiak eta istorioak ezagutu ahalko dituzu; hala nola San Baskardo, Sugarkea, markesak, Ella, Don Manuel, Asier, Roque eta Bentako mostradorea.
Ramiro Pinillak idatzitako VERDES VALLES, COLINAS ROJAS trilogiak hainbat sari irabazi zituen; besteak beste, Kritika Saria eta Euskadiko Saria 2005ean (La tierra convulsa), Espainiako Literatura Saria 2006an (Las cenizas del hierro), eta Nadal Saria; gainera, Planeta Sarirako finalista izan zen.
Ramiro Pinillak biziki maite zuen literatura, eta transmititu nahi izan zuen bere zaletasun handi hori hainbat ekimen abiaraziz: GALEA aldizkaria (1982-2000), Algortako LITERATURA-TAILERRA (1978) eta LIBRO PUEBLO/HERRI LIBURU argitaletxea (1978-1986). Egun, tailerra egiten jarraitzen dute.
Ramiro Pinillaren bizitzan eta literaturan garrantzitsuak izan ziren datak:
- Apirilak 23 - Liburuaren eguna.
- Irailak 13a - Ramiro Pinillaren jaioteguna.
PREZIOA (2024):
Dohainik.
DATAK:
Apirilak 27 eta 28.
Irailak 14 eta 15.
ORTUTEGIA:
10:30 (2.5h)
TOPALEKUA:
San Nikolas plaza.
Algortako metroa |
HIZKUNTZA:
Gaztelania.
BESTELAKOAK:
Aldez aurreko erreserba egin behar da.
ANTOLATZAILEA:
Getxoko turismo bulegoa: (+34) 944 910 800 infoturismo@getxo.eus