Etxe handien historia
Datu orokorrak
Getxoko etxe handiak, Atxekolanda, Neguri eta Areetako Nasan direnak, XIX. mende amaieran eta XX. mendearen lehen hogei urteetan eraiki ziren. Barrualdearen ohiko banaketa ondokoa da:
-
Sotoa edo sasi-sotoa: etxeko zerbitzuaren egoitzak biltzen zituen: garbilekua, sukaldea, lisaketa-gela, bodega…
-
Behe-solairua edo solairu noblea: atondotik zuen sarbidea, eta ondokoak biltzen zituen hall-era jotzen zen: tximinia, egoitza sozialak (jantokia, liburutegia, aretoak, bulegoa, terrazak, etab.), eta bertatik beti eskailera nagusia hasten zen. Solairu horretan gonbidatuak hartzen ziren eta familia biltzen zen.
-
Lehen solairua: logelak eta bainuak, jabeenak zein gonbidatuenak. Zonalde bat izaten zen umeentzako, nursery izenekoa, eurentzako jantokia, joko-aretoa, bainua eta abar zituena.
-
Bigarren solairua: zerbitzuaren logelak eta ganbara.
Arkitektura-estiloak
Arkitektura erregionalista: euskalduna, mendikoa, ingeles tradizioko arkitektura eta arkitektura eklektikoa (estilo desberdinen nahasketa ).
-
Arkitektura erregionalista: Se plasman elementos de arquitectura popular. En el caso de la arquitectura regionalista vasca aparecen muchas referencias al caserío: tejado a dos aguas con poca pendiente, ladrillo la vista en la parte superior de la fachada, grandes aleros, entramados de madera a la vista, balcones, contraventanas, huecos triangulares de ventilación en la parte superior como si se tratara de un pajar. P. ej.: Aizgoyen. Arkitektura neo-menditarraren kasuan (Kantabriako etxe tradizionalak) elementurik esanguratsuena dorre karratua da, eguterak, burdin hesiak dituzten motiboak, ataripeak etab. Baina kanpoaldeak horrelako elementuak eduki arren, barrualdea aipatutako eredu ingelesen joerakoa izango da beti. Adibidez.: Eguzki Alde.
-
Ingeles tradizioko arkitektura:Bere elementuak, besteak beste, ondokoak dira: teilatu konplexuak, isurki anitz eta oso aldapatsuak, behatoki ugari, adreilu ikusia fatxadaren zati handi batean eta egurra dekoraziozko elementutzat erabiltzea. Adibidez: Sener
-
Arkitektura eklektikoa: Estilo nahasketa da. Gotikotik, barrokotik, estilo frantsesetatik... hartutako ereduak erreproduzitzen dituzte. Nolanahi ere, oso eredu bereziak izan ezik, Getxoko etxe burges ia guztiak elementu askoren emaitza dira, ingelesa nagusi izanik.
Gizarte testuingurua
XIX eta XX. mendeetan jatorri eta izaera politiko askotako enpresaburuek espazioa konpartitu zuten. Pertsona hauek espainiar negozioen lehenengo lerroan zeuden kokatuta, enpresa ospetsuak zuzentzen.
Aberatsak ziren dirutan, baina batez ere, politika eta enpresa eremuan zuten eragin handia. Meatzeak, labe garaiak, garraioak, bankuak eta elektrizitatea ziren euren negozioen oinarri. 20ko hamarkadan, kalkuluen arabera, Neguriko familiek Estatu Espainiarreko altzairuaren ¾ eta burdinaren ½ kontrolatzen zuten; halaber, elektrizitate-ekoizpenaren zati handia. Gaur, XXI. mendean, familia horietako batzuk enpresa-mundutik desagertu dira. Beste batzuek, berriz, jakin dute aldaketetara egokitzen.
Deskargatu:
Getxoko Etxe Handien Pasealekua