Zer egin
Punta Begoña Galeriak
Punta Begoña Galeriak
Punta Begoña galeriak Bizkaiko eta Euskal Herriko XX. mende-hasierako eraikin garrantzitsuenetako bat dira. Ereagako kaian daude, Getxon, kokapen paregabean, Bizkaiko golkora eta Ereaga hondartzara begira.
Getxoko Begoñako galerien eraikina Ricardo Bastida arkitektoaren lana izan zen, eta Horacio Echevarrieta industrialari handiak 1918an agindu zituen. Gune horretako arroka batzuk jausi izanaren harira eman zen lanaren agindua eta, hiru metroko altuerako harrizko euste-horma jarriz lur-jotzeari lotutako arazoak konpondu ahal baziren ere, Echevarrietak erabaki zuen aginduak ematen zuen aukera aprobetxatzea Getxon ikur bihurtuko zen eraikina egiteko, 1921. urtean.
Hormigoi armatuarekin eraikitako lehenengo eraikin pribatuetako bat
Punta Begoña galeriak eraiki aurretik, Horacio Echevarrieta AEBra joan zen, eta ikusi zuen garai hartan hormigoi armatuz egiten zituztela eraikin gehienak. Orduantxe erabaki zuen Punta Begoña galeriak material hori erabiliz eraiki behar zirela, nahiz eta Bizkaian mota horretako eraikin askorik ez egon garai hartan. Hori da, hain zuzen ere, galerien ezaugarri bereizgarrienetako bat, garai hartan ez baitzen ohikoa erabilera pribatuko eraikin batean horren berria zen teknika erabiltzea.
Bisitak eta jarduerak Punta Begoña galerietara
Eraiki zirenetik mende bat igaro da jada, eta Getxoko monumentu ikusgarri hau berreskuratu da sormen-toki bihurtzeko, bai eta erakusketa-, prestakuntza- eta gozamen-toki izan dadin ere. Berezitasun guztiak ezagutu itzazu talde eta familientzat egiten diren askotariko bisita gidatuen bidez edo Getxo eta Euskadiko historiaren aztarnak ezagutzeko hainbat jardueren bidez.
|
Ezagutu-Elkarbanatu-Egin Bisita gidatua | Horacio Echevarrietak ongietorria ematen dizu Antzeztutako bisita |
Getxo Puntatik Puntara Paisaia ibilbidea | |
|---|---|---|---|
| Elkargunea | Punta Begoñako Galeriak sarbidea Ereaga hondartza | Galeako Gotorlekua, Cª la Galea, 32 |
|
| Datak eta orduak | Ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan: 12:00h *Hileko lehenengo igandea izan ezik |
Hilabete bakoitzeko hirugarren igandea 17:00h edo 18:30h egutegiaren eta sasoiaren arabera |
Hilabete bakoitzeko lehen igandean |
| Iraupena |
Ordu 1 Bisita hasi baino 15 minutu lehenago joan behar da. |
Ordu 1 Bisita hasi baino 15 minutu lehenago joan behar da. |
3 ordu Bisita hasi baino 15 minutu lehenago etorri behar da. |
| Hizkuntzak | Euskara eta gaztelania, egutegiaren arabera | ||
| Prezioa | 3€ | 2€ | 3€ |
| Erreserba | Erreserba online | Erreserba online | Erreserba online |
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:
Punta Begoña Fundazioa: www.puntabegonagetxo.eus









