Hasiera  ZER IKUSI  Ramiro Pinilla – Ibilbide literarioa Getxon

deapie Ramiro Pinilla

Getxoko Liburutegiek utzitako argazkia.

Ibilbidean, Ramiro Pinillak idatzitako Haran berdeak, mendi gorriak trilogiako eta bestelako eleberrietako lekuak bisitatuko ditugu. Ibilbidean ikusiko duzu zergatik sortzen den itsaso inguruko kolore berdea eta paisaia gorriak deskubrituko dituzu...

Ramiro Pinillaren eremu literarioko lekuak ezagutuko dituzu: Arrigunaga hondartza, Benta... Eta “bere Getxon” dabiltzan eta Getxo istorioz betetzen duten pertsonaiekin maiteminduko zara (edo ez): Sugarkeako Baskardoak, Manuel jauna, Roque, Oiaindiako markesak, Ella... Eleberri batetik bestera dabiltzan pertsonaiak dira, Pinilla unibertsoa osatzen dutenak.

Bere lana ezagutzen baduzu, etengabe ikusiko dituzu berak deskribatutako lekuak ibilbidean zehar. Alderantziz, deapie-ren ibilbidean idazlea deskubritu baldin baduzu, bere mundu literarioan sartzeko prest zaude.

RAMIRO PINILLA (1923 - 2014)

Ramiro Pinilla Bilbon jaio arren, idazle getxotarra da guretzat, izan ere, 13 urtera arte uda guztietan Arrigunaga hondartzatik hurbil zegoen baserri batean egoten zen. Leku horrek liluratu egin zuen, eta Txiki Baskardoren pasadizoak lanean kondaira bat asmatu zuen, zeinaren arabera, “lurreko bizitza olatuetan sortu zen".

35 urte zituela Getxora etorri zen bizitzera. Gutxi barru bere lehenengo saria jaso zuen: Inurri itsuak lanarekin 1960ko Nadal Saria eta 1961ean Kritikaren Saria jaso zituen.

60ko hamarkadan, behar ekonomikoak zirela-eta, enkarguz lanak idazten zituen eta aldi berean sorkuntza propioko eleberriak idazten zituen.

70eko hamarkadan argitaletxeekin lan egiteari utzi zion eta Destino eta Planeta desengainatu zituen sari horretan finalisten artean geratuz. 2004ean, Fernando Aramburu idazlearen bitartekaritzari esker, Tusquets argitaletxeak Haran berdeak, mendi gorriak, trilogia argitaratu zuen, bere literatura testamentua, 3 bildumatan: Lur dardartia, Gorputz biluziak eta Burdinaren errautsak

Lan handi horrekin sari gehiago irabazi zituen: Kritikarena, Euskadikoa eta Literaturako Nazionala. Aurrerago, Eusko Jaurlaritzaren Lan Onari Saria, AixeGetxo! Saria...

2014an  ospitalean zegoen bere azken egunak igarotzen, eta maite zutenei esan zien pozik zegoela, idazten zegoen eleberriko azken kapitulua bukatu zuelako.

Ramiro Pinilla gustuko zuena egiten hil zen, idazten.

Ibilbidearen mugarriren batek oroitzapenik ekarri al dizu gogora?

Agian arkitektura bat izan da, paisiabat, edo zure interesa eragin duen irudi bat...

Partekatu zure #Getxodeapie esperientzia gizarte-sareetan.

Deskargatu:

Ibilbide osoa.

Gehiago jakin nahi duzu?:

Gogorarazten dizugu badituzula beste 13 ibilbide udalerrian; hurbilen daudenak hauek dira: