Hasiera  ZER IKUSI  Marina Ybarra – Getxoko Andra Mari auzoko ibilbidea

Marina Ybarra

Getxoko Liburutegiek utzitako argazkia.

Marina Ybarra jatorrietarako itzulera bat da. Auzo honetatik, Getxoko Andra Maritik, hartzen du izena herriak, eta bertan hasi zen haren historia, XII. mendean, topatutako arrastoek diotenez.

Urrun gelditu dira baserri bakan batzuek iltzatutako zelaien artean eliza bakar-bakarrik ikusten zeneko irudi horiek, eta egun bizitoki gune bat da.

Nolakoa zen, ordea, Andra Mariko baserritarren bizitza, eta zein zeregin zuten emakumeek baserrian? Hori ikusiko dugu bertako kaleetan barrena goazen bitartean, desagertutako eraikinak atzean uzten ditugun edo auzoko baserrien izenak fatxadan jasota dituen Andra Mariko elizaren kanpandorreari begiratzen diogun bitartean.

Ibilbidean zehar ikusi ahal izango duzu bertako estratek, zuhaiztiek, herri kirolek, eraikin historikoek eta abar lagundu egiten dutela auzoaren jatorrizko izaera mantentzen.

MARINA YBARRA (¿?- 1680)

Marina Ybarra Andra Marin XVII. mende erdialdean bizi izan zen baserritar bat izan zen. Garai hartako emakume guztiak bezala, senarrak emaztearengan autoritatea zuen garai batean bizi izan zen. Orduan, emakumeek etxea zaintzen, soroa jorratzen, haurrak hezten eta zaharrak zaintzen zituzten.

Marina Ybarraren lana, belaunaldi horietako emakume guztiena bezala, isila zen, baina ezinbestekoa. Dena den, haren izena historiaren artxiboetan gordeta dago, arrazoi triste baina adoretsu batengatik: gizonaren tratu txarrak salatu zituen lehen getxotarra izan zen.

Marina Ybarra 1663ko abenduaren 17an ezkondu zen, salaketa urtebete beranduago jarri zuen, eta 1980ko ekainaren 7an hil zen, bizi osoa lurra jorratzen eman ondoren.

Ibilbideko mugarriren batek oroitzapen batera lekualdatu zaitu?

Agian arkitektura bat izan da, paisaia bat, edo zure interesa eragin duen irudi bat…

Konpartitu ezazu zure #Getxodeapie esperientzia sare sozialetan.

Deskargatu:

Ibilbide osoa.

Gehiago jakin nahi duzu?:

Gogorarazten dizugu badituzula beste 13 ibilbide udalerrian; hurbilen daudenak hauek dira: