

Getxoko Liburutegiak utzitako argazkia.
Deapie proiektuan Amalurra egotea lurrari egindako omenaldia da, ama guztien ama baita, bizitza iturri boteretsua. Badakigu errespetua zor diogula, eta horregatik, babestutako espazioak bere horretan utzi beharko ditugu. Argazkiak atera, marraztu, gogoratu... fauna, flora eta fosilak, baina ez eraman ezer etxera. Etortzen zaren hurrengo aldian ziur pozik egongo zarela dena gogoratzen zenuen moduan aurkitzeagatik.
Ibilbidean zehar etengabe entzungo duzu “Galea” hitza. Horixe da itsaslabarraren izena, lurmuturrarena (Punta Galea), surf txapelketarena (Punta Galea Challenge) eta hemen hasten den eta Neguriko Golf-eko Errege Sozietatera arte iristen den eremu lauarena. Lursail horiek XIX. mendera arte komunitatearen lurrak ziren, eta bertan ibiltzen ziren Andra Mariko abereak larrean.
Jakin nahi duzu zergatik sortu zen Aixerrota, paseatu nahi duzu Bizkaiko sinklinaleko ardatzetik, deskubritu nahi duzu 'urrezko iltzea' eta ezagutu nahi duzu euskal kostaldeko hondartza onenetako baten eraketa? Orduan, goazen Galeara!
AMALURRA, 4,530 Ma
Kondairen arabera, Amalurra jainkosa nagusia da, inguru naturala sortu zuena. Amalurrak ematen dio magia eguzkiloreari Nekazal inguruan baserrietako ateetan eguzkiloreak jartzen dira sorginak eta izpiritu gaiztoak uxatzeko. Eguzkiloreen sorginkeriak gaizkileak entretenitzen ditu beren ileak kontatzeko zeregina aginduz, eta eguna iristen denean gaiztakeria egin gabe hantxe egoten dira oraindik ere... Horrela babesten ditu Amalurrak etxeak gauetan.
Esaten dutenez haitzuloetan eta mendi tontorretan daude lurraren barnera sartzeko ateak eta Amalurrak gordetzen dituen altxorretara iristekoak... Ibilbideko paisaia ikusgarria denez litekeena da sarrera horietako bat hemen kokatuta egotea.
Ibilbideko mugarriren batek oroitzapen batera lekualdatu zaitu?
Agian arkitektura bat izan da, paisaia bat, edo zure interesa eragin duen irudi bat…
Konpartitu ezazu zure #Getxodeapie esperientzia sare sozialetan.
Deskargatu:
Gehiago jakin nahi duzu?:
Gogorarazten dizugu badituzula beste 13 ibilbide udalerrian; hurbilen daudenak hauek dira: