

Getxoko Liburutegiek utzitako argazkia.
Francisca Labroche Maximo Aguirreren alarguna baino askoz ere gehiago izan zen. Máximo Aguirre, bere aldetik, Santa Ana eta Areetako eremua estaltzen zuten padurak eremu urbanizagarri bihurtzeko plana ezarri zuen politikari eta enpresaburu begitazioduna izan zen. Hura hilda, Franciscak eta Eduardo eta Ezequiel bere semeek, XIX. mendeko Bilboko burgesiarentzako udako hiri bihurtu zituen lursail horiek.
Francisca Labrocheren ibilbidea Unescok 2006an Gizadiaren ondare deklaratutako Bizkaiko Zubiaren plazan abiatzen da. Abiapuntu sinbolikoa da, Bilbotik uda pasatzera etortzen zirenak hara iristen zirelako.
Utzi Franciscari Santa Ana auzotik Romoraino eramaten. Santan Anan, lehen eraikuntzaren garrantziaz jabetuko zara. Auzo horretan udalerriko lehen industria txikiak kokatu ziren: olio, hazi eta orratz fabrikak. Eta Matías Romoren mahai-tresna eta objektu erlijiosoen fabrika.
FRANCISCA LABROCHE (1804-1867)
Aita Donostiakoa zuen baina Bilbon jaion zen XIX. mendearen hasieran. Bere hiru ahizpak bezala, María Ramona, Leonarda Ignacia Cesárea eta María Beatriz, Bilboko Deustu auzoko San Pedro Apostoluaren elizan bataiatu zuten.
Hogeita bat urte geroago, leku berean Maximo Aguirrerekin ezkondu zen, gaur egun Areeta gisa ezagutzen ditugun lursailetan hirigintza-jarduera handia egin zuena.
Maximo Aguirre 1863. urtean hildakoan, Francisca Labrochek lursailak saltzen jarraitu zuen Eduardo eta Ezequiel bere semeekin, Viuda e Hijos de Máximo Aguirre familia-sozietatearen bidez. Hor, gehiengo jabea zen Francisca (% 54,6). Bestalde, Dolores bere alaba, sozietate horrekin lotuta zegoen, baina bere senarra eta Lamiakoko markesa zen Eduardo Costeren bidez.
Francisca Labroche emakume azkarra zen negozioetan, eta bidaiazalea. Parisen, Santa Ana Ermitaren patroiaren irudia erosi zuen. Ermita hori, geroago, eremuko higiezin garapenaren erdigune bihurtu zen.
Aguirre-Labroche-Costetarren leinuak goitik behera aldatu zuen Getxo hirigintza mailan, eta trenbidearen bultzatzailea ere izan zen.
Ibilbideko mugarriren batek oroitzapen batera lekualdatu zaitu?
Agian arkitektura bat izan da, paisaia bat, edo zure interesa eragin duen irudi bat…
Konpartitu ezazu zure #Getxodeapie esperientzia sare sozialetan.
Deskargatu:
Gehiago jakin nahi duzu?:
Gogorarazten dizugu badituzula beste 13 ibilbide udalerrian; hurbilen daudenak hauek dira: