Hasiera  ZER IKUSI  Felipa Bustingorri – Ibilbidea Getxoko jauregietan zehar

Felipa Bustingorri

Getxoko Liburutegiek utzitako argazkia.

Felipa Bustingorri mende honetan jaio izan balitz, ekintzailetzat joko genukeen, itsasoko bainuen moda sortu berriaren inguruko negozio baten alde egin baitzuen apustu. Gainera, ez zen ohikoa emakume batek eskubide administratibo horiek izatea, baina alarguna zenez, Felipari bere negozioa irekitzen utzi zioten.

Felipa Bustingorriren ibilbidea Bizkaia zubioaren plazan hasten da, Kantauri itsasoaren mirariez eta Getxok eskaintzen zien entretenimenduaz gozatzeko Bilbotik uda pasatzera iristen ziren familiak iristen ziren lekuan.

Jolastu zaitez Areetako hondartza handian udan zegoen buila irudikatzera, moila osatzen duen arkitekturari esker; egin ezazu txonbo (horrela esaten diogu azkar batean bainatzeari), eta ibili zaitez Zugatzarte etorbidean barrena, jauregi artean (Valdés, Bake Eder eta Txurruka), udalerriko egungo ostalaritza eta merkataritza guneetako batera iritsi arte.

FELIPA BUSTINGORRI (1831-1924)

Aita Ustaritzen jaioa zuen, Iparraldekoa, eta ama bizkaitarra, Zeanurikoa. Felipa, berriz Bilbon jaio zen. José Celestino eta Pedro Lucio anaiek bezala, izen konposatua zuen: Felipa Teresa Bustingorri Abasolo.

Hainbat negozio izan zituen arren, nabarmenena Areetako hondarraren ondoko ostatu bat izan zen, itsasoan bainatzekoa, osasun eta ongizate turismoa aisiarako apustu berritzailetzat jotzen zen garai batean.

Horrenbesteko arrakasta izan zuen ostatuak, ezen Felipa 1893ko “udalerriko Forbes” zerrendan azaldu baitzen: bertan sartzen ziren Getxoko jabe handienak. Zerrenda horretako buru Máximo Aguirre enpresariaren familia zen (lehen bainu etxearen fundatzailea), eta Felipa 11. postuan zegoen. Emakume bakarra zen.

Ibilbideko mugarriren batek oroitzapen batera lekualdatu zaitu?

Agian arkitektura bat izan da, paisaia bat, edo zure interesa eragin duen irudi bat…

Konpartitu ezazu zure #Getxodeapie esperientzia sare sozialetan.

Deskargatu:

Ibilbide osoa.

Gehiago jakin nahi duzu?:

Gogorarazten dizugu badituzula beste 13 ibilbide udalerrian; hurbilen daudenak hauek dira: